Makatzak Arratiako ekologista taldeak, "Aramotz S.O.S." lemapean, berbaldia emongo dau gaur Igorreko Axular Tabernan. Arrastiko 18:00etan hasiko da berbaldia eta berbagai nagusia, Red Electrica Española eregiten dabilen eta Aramotz albotik pasetan dan Itsaso-Gueñes autopista elektrikoaren eraginak izango dira. Batetik, bertako hatxetan udan bizi diran sai zuriengan, espezie babestua, izango dituan ondorioak; bai eta urte osoan dagozan sai arreengan. Bestetik, bertoko ondare historikoa be izentauko da: Pagotxuetako tumulua eta Santa Marina ermitearen errastuak berbarako.
Manifestazinoa Aramotzera
Zapatua, hilak 7, da Deiadar Mendien Eguna eta hau aprobetxauta, "Mendiak aske!" lelopean, makroproiektuan kontrako hainbat mobilizazino egingo dira Bizkaian. Gurean, Makatzak talde ekologistak Aramotzera joateko deialdia egin dau. Igorreko udaletxeko plazan da hitzordua, goizeko 10:00etan.