zinea

Domekan hasiko da Igorreko Lasarte Aretoko zine denporaldia

Asier Abrisketa 2023ko ira. 29a, 10:52

17:00etan, Superheroien familia eta 19:30etan, Campeonex pelikulak proiektauko ditue kurtsoko lehenengo zine saioan.

Apurka-apurka, uda atzean itxi eta bagoaz kurtsoan sartuten. Holan, urtero lez, urri bigarrenaren lehen astegoienean estreinauko da Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoko zinema denporaldia. Oingo honetan, pelikula biak dira aproposak familian ikusteko. Bata, marrazki bizidunen Superheroien familia eta bigarrena, Campeonex. Hau Campeones 2018ko pelikula arrakastatsuaren bigarren zatia da.

Superheroien familia (Helt Super, Rasmus A. Sivertsen, 2022): Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin dau, horregaitik, aita ezingo da gehiago 'Super lehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango dau, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtuteko aukeratuten dauanean. Horretarako, baina, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interesa handiagoa dau bideojokotan jolasean ibilteko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratuten dau. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dala ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak? 

Campeonex (Javier Fesser, 2023): Gure txapeldunen taldeak saskibaloia ixten dau, deskuidu batean, atletismoaren munduan sartzen dalarik. Gainera, hasibarria dan entrenatzaile bategaz. Disziplina barriaren exijentzia gogorren eta entrenatzaileak daukan zorte txarragaz, dana urtengo da atzekoz aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!