duatloia

Domekan izango da Igorreko VIX. Duatloi Txikia

Asier Abrisketa 2023ko ira. 26a, 12:30

Ume eta hamabost urte arteko gaztetxoentzako, korrika eta bizikletan egiteko lasterketak egongo dira. Batutako dirua, aniztasun funtzionala daben personakaz lan egiten dauan alkarte batentzako izango da.

Urri bigarrenaren 1ean, domekea, izango da Igorreko VIX. Duatloi Txikia, Oskar Garro Lagun Taldeak eta Udalak antolatuta. Igorreko eskolan izango dira lau probak, 11:00etatik aurrera. Izen-emotea, ordu erdi arinago egin ahal izango da eta hiru euro ordaindu beharko dira. Diru hori, aniztasun funtzionaldun personakaz lan egiten dauan alkarte batentzako izango da. Hain zuzen be, fundazinoko umeek be hartuko dabe parte.

Adinen arabera, lau lasterketa dagoz guztira. Lehenengoan, zero eta lau urte arteko umeak egongo dira; 240 metro korrika, 330 metro bizikletan eta beste 100 korrikan egingo ditue. Bost eta zazpi urtekoek ostera 360+100 metro korrikan eta 560 metro bizikletan. Zortzi eta hamaika urte artekoek eta hamaika eta hamabost urte artekoek barriz, distantzia bera egingo dabe baina lasterketa bananduetan: 600+300 metro korrika eta 560 metro bizikletan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!