auzoak

Barikuan ospatuko dira Mikeleko sanmigelak

Asier Abrisketa 2023ko ira. 25a, 12:34
Turtureko Done Mikel ermitea 1986. urtean // Iñaki Linazasoro (Auñamendi Eusko Entziklopedia)

Eguerdian mezea eta barauskarria egongo dira, trikitilariek girotuta. Arrastian barriz pailazoak, parrilladea eta Gauargi taldearen erromeria.

Abuztuak 29an dira sanmigelak eta beraz, jai-eguna Igorreko Mikele auzoan. Holan, auzotarren artean eguna pasetako hainbat ekintza antolatu dira eguerdian hasi eta iluntzera arte. 12:30ean, ospakizun erlijiosoa egongo da auzoko ermitan, Turtureko Done Mikelen, eta gero, herriko trikitilariek girotutako barauskarria egingo dabe.

Arrastian ostera, 18:00etatik aurrera, Antxo eta Pantxa pailazoen Gurekin konektatu ikuskizuna egongo da ume eta familientzako. Hau amaituta, parrilladea zerbitzauko da eta 20:00etan, Gauargi taldeak jantzan ipiniko ditu auzotarrak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!