Berbaldia

Igorre osasuntsu eta inklusiboago baten alde, jarduera fisikoa bultzatzeko ekimena egingo da

Asier Abrisketa 2023ko ira. 19a, 11:30

Eguaztenean, hilak 20, informazinoa, orientazinoa eta laguntzea emongo dabe Gaituz Sport-eko teknikariek Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean.

Gaituz Sport-egaz lankidetzan, Igorreko Udalak herriko kirol eskaitzaren diagnostikoa egin dau 2023/2024 kurtsorako, "persona guztientzako kriol-politika eta -programa egokia" planifikatzeko. Holan, eguaztenean 19:30ean, emoitzak aurkeztu eta udal kirol eskaintzaren etorkizuna zelangoa izango dan adierazoteko berbaldi informatiboa egongo da Igorreko Kultur Etxean. Holan, "Igorre modu osasuntsuagoan eta inklusiboagoan" egin gura dau Udalak.

Berbaldia bakarrik ez, norbanakoak informau eta orientatzeko aukerea be izango da biharko saioa. Horrezaz gain, kirol-ekipo irisgarrien inguruan, kirol programa egokituen inguruan eta udal-eskaintzan, jarduera fisikoa egotearen garrantziaren inguruan arituko dira Gaituz Sport-eko teknikariak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!