Igorreko Udalak barriro ipini dau martxan, lan barik dagozenentzako 3R Tokiko Enplegu Programa. Programa honen helburua enplegua sustatzen daben baliabide eta ekintzak aktibetea da.
Zerbitzuak, orientazinoa, lan aktibazinoa, gaitasun digitaletako prestakuntza eta enpresakaz topaketak eskaintzen ditu, enplegua bilatzeko beste tresna batzuekaz batera. Hogei plaza dagoz eta izena, hilaren 30era arte emon daiteke 946 02 62 09 telefonoan edo beharbide@aldalan.com helbide elektronikoan.
Iraupen luzeko langabeek, 45 urtetik gorakoek, gazteek, andrek eta gizarte bazterketa edo honen arriskuan dagozan personek eukiko dabe lehentasuna.