Mendiko kiroletarako elikadura berbaldia

Ager Barragan 2023ko ira. 15a, 11:55

Bihar, hilaren 16an, Jorge Garcia-Dihinx Villanova doktoreak elikadura eta kirol berbaldia emongo dau Igorreko Lasarte Aretoan, arrastiko 19:30etan.

Berbaldian makronutrienteen gainean egingo dau berba eta gero, mendiko kirola egiten dabenek, kirola egin aurretik jarraitu behar daben dieta edo elikadura efektiboa zelan egin azalduko dau.

Garcia-Dihinxek bere egunerokotasunean, pedriatiako doktorea da eta inguraldiaran inguruko bloga be badauka. Blog hori La Meteo Que Viene deituten da eta bertan parte klimatikoez ggainera, bizitza osasuntsu bat eukiteko klabeak emoten dauz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!