Break dance eta jantza garaikidea Igorren

Erredakzinoa 2023ko ira. 13a, 11:44

Urri lehenengoaren 15ean, 19:00etan, Beethoven b-boy ikuskizuna eskainiko dau Igorrek Goiko Plazako frontoian, musika klasikoa eta break dance-a fusionauta.

Beethovenen musikea baino ez da entzuten ikuskizunean: batzuetan piano bakar-saioa, bestetan pianoa eta dj-a aldi berean eta bestetan perkusinoa. Jantzak, b-boys edo b-girls deritxenak, pianoaren akordeak jarraituz jantzatzen dira, dj-aren erritmoan, biak aldi berean edo perkusinoaren erritmoa jarraituz. Dekoratuak, eszenografia birtualek, eta testu proiektatuek osotuten dabe ikuskizuna.

B-boy edo b-girl, Kool Herc dj-ak break dance jantzatzen daben personak izentatzeko erabilitako jatorrizko izena da. Jantza soziala eta kaletarra da. 1970eko hamarkadan, New Yorken hip-hop kultura sortu zanean, kaleko festak antolatzen ziran Brooklynen eta Bronxen, eta jai hareetan, txandakako jantza ikuskizunak antolatzen ziran, bandek euren liskarrak ebazteko. Gazte askok auzoko festa honeetan euren bizimodutik iges egiteko modu bat topau eben eta hortik azpikultura bat sortu zan. Horren espiritua jasoten dau Beethoven b-boy ikuskizunak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!