Gaur hasiko dabe ikasturtea Igorreko ludotekan

Ager Barragan 2023ko ira. 11a, 12:40

Zaztaparrak Asti Taldea arituko da ludotekako dinamizazino beharretan, etxekoen gustukoa izango dan egitasmoa sortzeko asmoagaz eta ateak, sormenez, emozinoz eta ilusinoz beterik zabalduko dabezala adierazo dabe.

Betiko lez, jolasa eta ludoteka bera izango dira interesguneak, eta helburuak
hezitzaile jasotzaileak alkar ezetutea, txokoak zein baliabideak disfrutetea
eta ohiturak eztabaidatu eta barneratutea izango dira. Asanbladearen
funtzionamentua berreskuratuten joango dira, eta bertan, danon artean, ludotekearen
egunerokotasunean garrantzitsuak izango diran ebatziak hartuko dabez.

Matrikula orria bete beharko da haurren datuakaz ludotekan parte-hartzeako eta lehenengo desafioa haurren parte-hartzea sustatutea izango da adierazo dabe Zaztaparretatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!