Salgai dagoz bonuak Igorreko 50 komertziotan merkeago erosteko

Bea Azpiri 2023ko ira. 7a, 11:53

Hamar eurotan erosi eta dendan edo tabernan 15 euroko balioa izango daben, 3.500 bonu ipini ditu salgai Udalak. Urri bigarrenaren 31ra arte erabili daitekez ea hilaren 22ra arte edo bonuak amaitu arte egongo dira salgai.

Erosketea bakotxean, gehienez bonu bi erabili daitekez, baina erosketearen zenbatekoa txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko. Bonuak ezin dira diruaren truke aldatu. Igorreko 50 komertzio eta taberna atxikitu dira kanpainara. Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan erosi daitekez, astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era, eta martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Igorren erroldatutakoek erosi daikiez daborduko, eta Igorren ez erroldatutakoek, hilaren 11tik aurrera. Erosterako orduan NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu behar da.

Kanpainearen helburua “merkataritza eta ostalaritza sektorea dinamizetea eta herriaren irudia sendotuten lagundutea” da. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!