Aurten be zabalik dago igorreko igeriketa taldean uger egiteko matrikulazino epea

Ager Barragan 2023ko ira. 5a, 11:24

Denporaldi honetan 2005 eta 2013 urteen bitartean jaiotakoek egin ahalko dabe uger taldeagaz.

Igorreko Igeriketa Taldeak 2023-2024 denporaldian uger egiteko aukerea zabaldu dau hamar eta hamazortzi urte bitarteko gazteentzako. Beraz, interesdunek igorreigeriketataldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bialtzera animau gura ditu taldeak.

Ordutegiak oindino zehaztu ez diran arren, entrenamentuak martitzen eta eguen arrastietan egingo dabezala aurreratu dabe. Edozein herritako ume eta gazteek emon ahal dabe izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!