INBIU eguneko bazkarirako txartelak salgai

Ager Barragan 2023ko ira. 4a, 13:00

Hilaren 16an, Zapatua, Igorreko Lasarte Plazan egingo dan herri bazkarirako txartelak salgai dagoz Txaparro, Gau Lora eta Jubiladuen tabernetan.

Menu bi egongo dira, bata helduena 17 eurotan eta  marmitakoak, txahal erregosiak, pantxinetak eta edabeak osotuten dabe menua. Bestea barriz, 12 euroko umeen menua da eta arroza kubatar erara, oilasko izterra patatakaz, izozkiak eta edabeak osotuten dabe bigarren menu hau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!