Mendia

Onditz Iturbek irabazi dau Gredos mendilerroko EL Guerrero lasterketea

Asier Abrisketa 2023ko abu. 29a, 11:28

Avilan jokatu dan 35 kilometro eta +2.400 metro desnibeleko lasterketea 04:32:35eko denporeagaz amaitu dau, bigarrenari ia 40 minutu aterata.

Onditz Iturbe mendi korrikalari igorreztarrak aurtengo udan "pistoia bajatu" dauan arren, rol ezin hobea egiten dabil parte hartzean dabilen lasterketetan. Atzena, zapatuan, Gredos mendilerroko Trail El Guerrero lasterketea (35 kilometro eta +2.400 metroko desnibela) izan da eta andren artean, lehenengoa ailegau zan helmugara 04:32:35ko denporeagaz.

Irabazi bakarrik ez, alde handia aterata egin eban Onditz Iturbek zirkuitua. Izan be, bigarrena izan zan Nuria Ortak ia 40 minutu gehiago behar izan ebazan (05:09:28). Hirugarrena barriz, Cristina Femenia izan zan eta honek, 05:12:55ko denporea egin eban. Gizonezkoen artean barriz, Alvaro Garcia izan zan garailea 03:35:27ko denporeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!