Motorra

Asteon izango da Arratia Motor Taldearen Kontzentrazinoa

Asier Abrisketa 2023ko abu. 28a, 12:10

Narcis Rocak egingo ditu akrobaziak zapatu arrastian // Narcis Roca (Facebook).

Bariku eta zapatuan, Arratiako zein kanpoko motorzaleakaz beteko da Igorre eta besteak beste, kontzertuek, motor ibilaldiek eta akrobaziek girotuko dabe kontzentrazinoa.

Arratia Motor Taldeak XXIII. Kontzentrazinoa ospatuko dau asteon, urri lehenengoaren 1ean eta 2an. Motorzale zein ikusleentzako ekintza ugari antolatu ditue, berbarako, atzen urteetan egin ez dan motor akrobazien saioa, Narcis Rocaren eskutik. Urtez urte, ikusle asko batu ditue akrobaziek eta AMT-k, hau berreskuratutea ebatzi dau. Horrezaz gain, herri kirol erakustaldia eta gaueko kontzertuak ikusteko aukerea be izango dabe ikusleek.

Beste alde batetik, motorzaleek izena emon beharko dabe bazkarietan eta zozketan parte hartzeako. Egun bakotxean, izena aurrez aurre emoteko aukerea egongo da, hogei euroren truke. Baina aldez aurretik be egin daiteke inskripzinoa. Hau egiteko, transferentzia egin behar da ES96 3035 0033 63 0330034999 kontu korrontera, deskribapenean AMT23 eta norberaren izena ipini behar dalarik. Gero, ordainagiria bialdu behar da 613 025 127 telefonora Whatsapp bidez.

Egitaraua:

Urri lehenengoak 1, barikua

  • 18:00etan, izen-emotea.
  • 20:00etan, urdaiazpiko ebaketa.
  • 21:00etan, kontzertua: Lee Junior.
  • 00:00etan, txosnea zarratu.

Urri lehenengoak 2, zapatua

  • 10:00etan, izen-emotea.
  • 11:00etatik, Arratiatik motor ibilbidea.
  • 13:00etan, herri kirol erakustaldia.
  • 15:00etan, bazkaria.
  • 17:00etan, zozketea.
  • 18:00etan, Narcis Rocaren akrobaziak.
  • 19:30ean, parrilladea.
  • 20:00etan, kontzertuak: Stereorize eta Lee Junior.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!