obrak

Igorren hasi dira pump track-a eregiten

Asier Abrisketa 2023ko abu. 24a, 17:27

Urbieta zelaiaren alboan egongo da bizikleta, patinete zein skate-agaz erabilteko zirkuitu zirkularra.

Aurreko Udal Gobernutik heredautako proiektuen artean dago pump track-a eta daborduko, hasi ditue lanak. Urbieta kanpoaldean, bide gorriaren bazterrean egongo da era honetako eskualdeko bigarren zirkuitua, Lemoa eta Zeberio ostean datorrena. Zirkuitu hau bizikleta, skate, patinete eta antzeko ibilgailuakaz dago pentsauta. Bulkadarik emon barik, aldats gora eta beherak erabilten dira abiadura hartu eta zirkuituaren birak emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!