jaiak

Bihar ospatuko da Igorreko udako jaia

Asier Abrisketa 2023ko abu. 14a, 13:29

UT! taldeko kideak.

Eguerdian mezea eta barauskarria egongo dira eta arrastian, Briska, Mus eta Igel Txapelketen ostean, UT! taldearen kontzertua.

Andra Mari eguna da bihar, abuztuak 15, eta Igorren udako jaiak ospatuko dira. Andra Mari parrokian, 12:30etako mezeagaz hasiko da jaieguna eta gero, kalejirea urtengo da Goiko Plazara arte. Bertan, barauskarria zerbitzauko da hurreratuten diranentzako. Arrastian ostera, Bidebarriko plazara mobiduko da giroa.

17:00etatik aurrera, Briska eta Mus Txapelketa bana jokatuko da. Batera egingo dira eta beraz, bikote bakotxa txapelketa batean baino ezin izango da egon. Gero, 17:30ean, Igel Txapelketeari emongo jako hasikerea. Txapelketak amaituta, 19:00etan, txokolatea zerbitzauko da eta ostean hasiko da UT! taldearen kontzertua.

UT!

Juantxu Urkiagak pasau dan urtean osotutako taldea da UT!. 1970. eta 1980. hamarkadetako doinuak joten ditue: Errobi, Itoiz, Benito Lertxundi eta Zarama.... Garai horreetan “Euskal Herriko plazetan sortzean zan giroa barirro biziteko” aukerea izango da. Hori izan da hasikeratik, Ut! taldearen helburua.

Hamarkada luzez Jokaldin egondako Juantxu Urkiagak, eskarmentu handiko beste lau musikarikaz sortu eban Ut!. Pandemia aurretik hasi ziran batzean Beñat Serna, Jon Fresco, Iñaki Zabaleta, Markel Arevalo eta Urkiaga. Baina urte biko geldialdi kulturalak behartuta, 2022ko bagilera arte itxaron behar izan eben oholtzara igoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!