txirrindularitzea

Txirrindularitzan lehen pausuak emoteko tailerra egingo da gaur Igorren

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 26a, 10:23

Goiko frontoian, 18:00etan hasiko dira ginkana eta jolasen bitartez teknikea landuten. Beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea.

Gaur, hilak 26, Bizkaiko Txirrindulari Federazioak antolatutako txirrindularitza hastapenerako umeentzako tailer praktikoa egingo da Igorreko goiko frontoian, 18:00etatik aurrera. Eskola kirolean apuntatuta dagozan 2009 eta 2014 bitartean jaiotakoek emon ahalko dabe izena formularioaren bitartez. Jarduerea doban da eta bakotxak bere bizikletea eta kaskoa eroan beharko dau.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!