Pelotea

Barikuan izango da Oier Etxebarriaren agurra

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 19a, 10:02

Oier Etxebarria eta Javier Zabala // Aspe

Promozino mailan txapel bi irabazi ostean, Lazkanogaz batera esango deutso agur pelota profesionalari bariku arrastian Bermeon, Eskuza eta Darioren kontrako partiduan.

ASPE Pelota enpreseak bagila amaieran jakinarazo eban Oier Etxebarriak, ingeniari lana eta pelotea, batera buztartu ezin dauzalako, pelota profesionala ixteko ebatzi hartu ebala. Pelotari igorreztarrak, promozino mailako binakako txapel bi irabazi ditu, 2019an Aitor Elordigaz eta 2022an Javier Zabalagaz. Beraz, behar dan moduko agurra egiteko partidua antolatu da hilaren 21erako, barikua, Bermeon. 19:00etan, Danel Elezkano Dimakoaren eskutik arituko da Arkaitz Eskuza eta Dario Gomezen kontra, "partidu gogorra" espero dau.

Etxebarria, bere pelotari ibilbideagaz gustura agertu da: "Nire txikitako ametsa bete ahal izan dot". Horrezaz gain, pelotearen munduan atzen urteetan ezetutako jenteagaitik be poztu da. Aspeko jentearentzat, ofizinakoentzat, masajistentzat, entrenatzaileentzat, Lemoako pelota klubarentzat, lagunentzat eta familiarentzat izan dauz berba onak: "Eskerrak emon bide honetan lagundu deustien persona guztiei, bakotxak bere apurra ipini dau".

2022ko txapelaren ostean egindako alkarrizketea:

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!