antzerkia

Hortzmuga konpainiak 'Agurea, urpekaria eta itsasoa' antzezlana dakar Igorrera

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 18a, 10:02

Barikuan, hilak 21, taularatuko dabe udaletxeko plazan familia osoarentzako umorezko ikuskizuna, 20:00etan.

Uda Kulturalaren egitarauaren barruan, oingo bariku iluntzean Hortzmuga Teatroa kale antzerki konpainia Igorreko Goiko plazan egongo da, konpainiaren atzen sorkuntzea taularatzen: Agurea, urpekaria eta itsasoa. Izpiñe Sotok zuzendutako umorezko ikuskizuna da, besteak beste, itsasoaren kutsadurearen eta menpekotasun digitalaren inguruan hausnartzekoa. Aroa Blanco, Iñaki Aguinaga eta Alex Antunez dira istorioa gorpuztuko dabenak.

Holan dino sinopsiak: "Itsasoak alkar ezetuten ez daben bi persona alkartuko ditu, izen bako leku batean. Zer esan ez dakiela, alkar laguntzen eta beren buruak erreskatetan ikasiko dabe. Ulises agureak, urteak daroaz itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez dauan zibilizazino konsumista eta suntsitzailetik urrin eta objetuei bigarren bizitza bat emoten. Felix Urpekaria, itsasoko erronka zentzubakoenak gauzatzeagaitik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai.".

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!