txirrindularitzea

Oskar Garro, Espainiako Kopako txapeldun MC2 kategorian

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 17a

Zapatuan Adro de Vilañoko Sari Nagusian amaitu da txapelketea eta lasterketan bigarren izan bada be, sailkapen orokorraren irabazlea da txirrindulari igorreztarra.

Txirrindularitza Paralimpikoko Espainiako Kopa zapatuan amaitu da, A Larachan (Galizia) jokatu dan Adro de Vilañoko Sari Nagusiagaz. Bertan, MC2 kategorian lehiatu da Oskar Garro txirrindulari igorreztarra, aurreko lasterketatik matematikoki txapelketea irabazita izan dauan arren. Holan, oin bai, aurtengo Txirrindularitza Paralimpikoko Espainiako Kopako MC2ko txapeldun ofiziala da Garro, lau urteko errehabilitazino luze baten ostean.

Oskar Garro, bigarren izan da Adro de Vilañoko Sari Nagusian.

A Larachako lasterketan, bigarren heldu zan Oskar Garro helmugara, Luis Javier Arceagaren ostetik. Bera izan da bigarrena sailkapen orokorrean. Hirugarrena barriz, Paulino Fernandez izan zan. Garrok BEGITUn egindako adierazpenetan esan dau ibilbide gogorra izan bazan be, disfrutau ebala: "Dana emon dot eta hor lorpena".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!