hauteskunde orokorrak

EH Bilduk hauteskunde-kanpainako ekitaldi bi egingo ditu

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 13a, 09:30

Idurre Bideguren eta Jasone Agirre // EH Bildu

Zapatuan, hilak 15, Areatzako plazan eta astelehenean, hilak 17, Igorreko Kultur Etxeko plazan izango dira ekitaldiak, Areatzan Jasone Agirre egongo da eta Igorren Jasone Agirre eta Idurre Bideguren izango dira.

Hauteskunde orokorretako kanpainea atzen astean sartzean danean, EH Bilduk ekitaldi bi antolatu ditu Arratian. Lehenengoa Areatzan izango da zapatuan, hilak 15, 13:00etan Gudarien Plazan. Bertan, Jasone Agirre Gasteizko Legebiltzarreko legebiltzarkidea eta Peru Perez de Anuzita alkateak hartuko dabe parte.

Astelehenean barriz, hilak 17, EH Bildu koalizino subiranisteak ekitaldi politikoa egingo dau Igorren. Kultur Etxeko plazan, 19:00etan da hitzordua. Berbea hartuko dabenen artean, Jasone Agirre Gasteizko Legebiltzarreko legebiltzarkidea eta Idurre Bideguren senataria dagoz.

Posta bidezko boturako atzen eguna

Gaur, hilak 13, da botoa posta bidez egitea eskatuteko atzen eguna. Correos-en bulegoetan zein webgunean egin daiteke eskaerea eta hilaren 17a baino lehen dokumentazinoa jasoko da bakotxaren etxean. Gero, botoak Correos-en bitartez bialdu beharko dira, hilak 19a dalarik atzen eguna.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!