Onditz Iturbe mendi korrikalari igorreztarra Arango haranean egon da astegoienean, Val d'Aran by UTMB proban parte-hartzean. Zehazki, SKY proban lehiatu da Iturbe, Pla de Beret herritik urten zan 15 kilometro eta 800 metro positiboko desnibeleko ibilbidean. Igorrekoak lehen postuan amaitu eban lasterketea, 01:29:00ko denporeagaz. Atzetik, Ana Tauste (01:34:19) eta Robyn Lesh (01:34:53) izan ebazan.
Iturbek azaldu dau, esperientzia ederra izan dala, eguraldiak lagunduta gainera. Izan be, Iturbek korridu baino egun bat lehenago, Val d'Aran by UTMB-ko lasterketa garrantzitsuenak bertan-behera gelditu behar izan ziran, ekaitz bat zala-ta. Holan, Iturbek atzen denporaldian "pistoia bajatu" ostean, badator bueltan apurka-apurka: "Burrukarako gogotsu eta prest!".