jantzak

Tenerifeko Agrupacion Folclorica Cultural Guarache konbidau dau Arantzartek Igorrera

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 7a, 11:25

Agrupacion Folclorica Cultural Guarache taldeko kideak // guarache.es

Atzo heldutako Tenerifeko jantzariak gure bazterrak ezetu eta San Kristobaleko jaietan, zapatu iluntzean, Arantzartekoakaz jantzaldia egitera etorri dira gurera.

Arantzarte Jantza Taldea pasau dan urtean joan zan Tenerifera, Agrupacion Folclorica Cultural Guarache-k antolatutako jantzaldian parte hartzera. Oin Tacoronte herriko jantzari talde hau da Arratiara etorri dana. Izan be, atzotik hasita eta domekara arte, Jantza Topaketea antolatu dau Arantzartek. Atzo, Bilbo ikusi eben eta arrastian, Dimako Antzasti museoa. Gaur goizean barriz, Gaztelugatxeko San Juan ikustera hurbildu dira baina arrastirako ipiniko dira jantzan.

Izan be, gaur hilak 7, Igorretik kalejiran ibiliko dira Arantzarte eta Guaracheko jantzariak, Kittu taldeak eta zanpatzarrek girotuko dabe kalejirea. Bihar ostera, zapatua hilak 8, San Kristobaleko jaietan egongo dira Tenerifeko eta Arratiako jantzariak; 21:00etan hasiko dabe jantzaldia plazan.

Guarache eta Arantzarteko taldekideak, gaur Gaztelugatxen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!