txirrindularitzea

Zapatuan jokatuko da Igorreko XLIV. Sari Nagusia

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 7a

Bizkaia Kopako junior mailako txirrindulari lasterketea 10:00etan urtengo da Igorretik, Zeanurin bueltea emon eta San Kristobaleko helmugan amaituko da.

San Kristobaleko jaiak dira asteon eta egitarauaren barruan, Bizkaia Kopako junior lasterketea birritan pasauko da auzotik zapatu goizean, hilak 8. Igorreko XLIV. Sari Nagusia 10:00etan urtengo da Igorreko erdigunetik eta txirrindulariak helmugara, San Kristobalera, ailegetea 12:15 ingururako espero da. Bidean, 87 kilometro egingo ditue. Gainera, San Kristobaletik lehenengoz pasau eta Biteriñorako bidean, Mendiko Saria be egongo da.

Lasterketea Igorre erdigunean hasiko da eta Garakoiko errotondan buelta emon ostean, Zeanurira errepide zaharretik joan eta Igorrera N240tik bueltauko dira. Bira hau hirutan errepikatu ostean hasiko dira igoera gogorrenak. Izan be, San Kristobal igongo dabe bertatik Dimako Biteriño auzora heldu arte. Handik, Santiagotik bajatuko dira Dimara eta barriro Igorretik pasau ostean, San Kristobalen amaituko da lasterketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!