txirrindularitzea

Tour Eguna ospatuko da bihar Igorren

Asier Abrisketa 2023ko ekainaren 29a

Unai Rementeria eta herrietako alkateak, Tour Egunen bira aurkezteko ekitaldian // BFA

Arrastian Garbeko aparkalekuan egongo dira txirrindularitzearen inguruko ekintza eta tailer ugari. Tour-aren museo eta denda ofiziala be egongo dira.

Garagarrilaren 1ean urtengo da Bilbotik Frantziako Tour-aren 110. edizinoa eta txirrindularitzearen jaialdi nagusiaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Herrian, tartean Igorreko Tour Eguna. Bagilaren 30ean, barikua, izango da jaialdia Garbe auzoko aparkalekuan arrastiz, 16:00etan hasi eta 19:45era arte. Ekintza ugari egongo dira aukeran eta parte-hartzaileek oparitxo bat jasoko dabe.

Batetik, Tour-raren museoa eta denda ofiziala egongo dira bariku arrastian Igorren; Tourraren historia ezetu eta oroigarriak erosteko. Bestetik, bizikletan ibilten ikasi zein bizikletearen mantenimenturako txokoak egongo dira: gymkana, pump-track, tailer mekanikoa, hezkuntza tailerra, rodillo birtualak eta bizikletearen neurria moldatzeko tailerra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!