jantzak

'Nun batu dira gure ahotsak?' ikuskizuna egongo da Igorren

Asier Abrisketa 2023ko ekainaren 27a

Barikuan, 20:00etan Goiko Plazako frontoira, dakarre NODE, DAB eta Ziomara Hormaetxe konpainiek alkarlanean sortutako jantza garaikideen saioa.

Bagilaren 30ean, barikua, Nun batu dira gure ahotsak? proposamena taularatuko dabe NODE, DAB eta Ziomara Hormaetxe jantza konpainiek Igorreko udaletxe alboko frontoian, iluntzeko 20:00etan. Konpainietako bakotxak, 15 eta 20 minutu bitarteko jantzaldia egingo dau: NODEk Batu, DABek Nun zira? eta Ziomara Hormaetxekoek Ahotsak.

Holan definiduten dabe konpainiek alkarlanean landutako obra: "Hiru ahotsen eszenaratzea, ahots bakar batean alkartuta. Gure historiaz, gure herriaz eta askatasunaz berba egiten deuskuen hiru istorio". Hau taularatuten, zazpi antzezle egongo dira eszenatokian: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe, Marina Eskisabel, Iker Sanz, Ainhoa Tabuyo, Ziomara Hormaetxe eta Akira Yoshida.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!