pelotea

Oier Etxebarriak pelota profesionala ixteko ebatzia hartu dau

Asier Abrisketa 2023ko eka. 26a, 11:08

Zabala eta Etxebarria // @ASPEpelota

Lana eta kirola batera buztartu ezinagaitik hartu dau igorreztarrak ebatzia, atzen partidua garagarrilaren 21ean jokatuko dau Bermeon. 

Aspe enpreseak domekan sare sozialetan jakinarazo dauanez, Oier Etxebarria pelotari igorreztarrak pelota profesionala itxiko dau garagarrilaren 21ean, Bermeon, jokatuko dauan partiduaren ostean. Ingeniari lana eta pelotea, batera buztartu ezin dauazalako hartu dau ebatzia Etxebarriak.

Igorrekoa birritan izan da Promozino Mailako Binakako txapelduna. Lehen txapela, 2019an irabazi eban Aitor Elordigaz eta bigarrena, 2022an, Zabalagaz batera lortu eban. Bigarren txapela lortu ostean, BEGITUn tartea izan genduan beragaz berba egiteko:

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!