Mendia

Aldez aurretik egin beharko da San Kristobaleko Mendi Martxarako izen-emotea eta ordainketea

Asier Abrisketa 2023ko ekainaren 20a

Garagarrilaren 1ean izango da mendi martxea, izen-emotea eta bost euroko ordainketea hilaren 28ra arte egin daiteke transferentzia bitartez.

Garagarrilaren 1ean egingo da aurtengo XIX. San Kristobaleko Mendi Martxa, Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatuta. Goizeko 08:30ean urtengo da martxea Igorreko San Kristobal auzoko plazatik eta ibilbide bi egongo dira: 21 kilometroko luzea eta 17 kilometroko laburra. San Kristobaletik Aramotz igon, bertatik Belatxikietarako bidea egin eta San Antolinetik pasau ostean bueltauko dira ibiltariak San Kristobalera.

Aurten be, izen emotea aldez aurretik egin beharko da, hilaren 28a baino arinago. Bost euroko transferentzia egin behar da Laboral Kutxako ES85 3035 0033 6303 3107 0866 kontu korrontera. Gero, egunean bertan aurkeztu beharko da ordainagiria, 08:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!