akrobaziak

Igorreko Zirku Eskolako ikasleek bihar taularatuko dabe urteroko ikuskizuna

Asier Abrisketa 2023ko eka. 20a, 11:27

Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik da Arratiako akrobata barri eta aurreratuek taularatuko daben ikuskizuna, Lasarte Aretoan 17:00etan.

Aurten be, Igorreko Zirku Eskolako ikasleek urte osoko lana batuko dauan ikuskizuna taularatuko dabe Lasarte Aretoan: Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik. Bagilaren 21ean egongo da ikusgai akrobazia ikuskizuna, 17:00etan. Zirku Eskolako ikasle gazteenek urtean zehar emoten daben emonaldi bakarra izaten da kurso amaierako hau baina akrobata aurreatuagaz be badagoz Igorren.

Atzen urtean, Igorreko Zirku Eskoleak hamargarren urteurrena bete eban eta bertan egon zan BEGITU. Aretoa bete-beteta urten ziran orduan 23 akrobata gazte oholtzara, aire akrobaziak egiten. Maider Yabar irakasleak orduan adierazo eban, "Arratiako bailarak badauka zeozer berezia dana, aire akrobazietarako harrobi itzela da hau".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!