Gune moreak eta erasoen kontrako protokoloak egongo dira indarrean Igorreko jaietan

Bea Azpiri 2023ko eka. 7a, 10:40

Orratzak Igorreko talde feministeak, Udalak eta AUMko Bardintasun Zerbitzuak alkarlana egin dabe Igorreko jaiak neskentzako seguruak izan daitezan. Holan, gune moreak egongo dira informazinoa emoteko, eta txosnagunean eraso bat gertatu ezkero, erantzun protokoloa ipiniko da martxan.

Orratzak talde feministeak herriko neska gazteakaz alkarlanean eta igazko esperientzatik abiatuta egin dau protokoloa. "Jaietan sexu eraso, eraso lgtbfobo, errazista... asko sufriduten dira, eta hori jasanezina eta onartezina da" dinoe. Txosnagunean, neska talde batzuk egongo dira gau osoan, eraso bat gertatu ezkero, erasoa jaso dauanari arretea emoteko. 

Informazinoa emoteko, protokoloagaz bat egiten daben gune moreak be ipiniko dauz Udalak. Arratiako Udalen Mankomunitateak gune honeetarako materialeak eta karpa ipiniko ditu.



Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!