Lehenengo kontzertuak, Huntza eta Zirkinik bez taldeek eskainiko dabez gauean. Hurrengo egunean, The Arratians, Skabidean, Trikizio eta Karibe mix taldeen txandea izango da, eta hurrengo bariku-zapatuan, Arene 6k, J Martinak, Altxa Porruk, Mumiak, Kilimak-ek eta dj Jota Txok osotuko dabe gaueko kontzertueen eskaintzea.
Egunez be, igorreztarrek zein bisitariek ondo pasetako ez dira faltauko besteak beste, umeentzako jolasak, lehiaketa gastronomikoak, kuadrillen arteko olinpiadak, pelota partiduak, errugbia eta antzerkia.
Egitaraua
Bagilak 9, barikua
17:00etatik 20:00etara, Saharauis en Arratia alkarteak egindako jakien dastaketea, Goiko Plazan.
17:00 etatik 18:30era, ume eta gazteentzako jolasak Zaztaparrakaz, Goiko Plazan.
18:30ean, euskal jantzak ume zein helduentzako, Arantzarteren eskutik, Goiko Plazan.
18:55ean, argazki herrikoia udaletxeko balkoitik.
19:00etan, txupinazoa, Juan Mari Zurinaga eta Ander Gorospe Arratia Ziklista Elkarteko zuzendaritzako kide ohien eskutik. Bitartean, Jubilatuen Elkarteak prestauko dauan meriendea. Ostean, Larrain dantza Arantzartegaz, Goiko Plazan.
19:25ean, kuadrillen argazkia, Goiko Plazako frontoiko harmailetan.
19:30etan, kuadrillen arteko olinpiadak: Herri kirolak.
20:00etan, Ardoa barrura txarangea, Goiko Plazan hasita.
23:00etan, kontzertuak: Huntza eta Zirkinik bez.
Bagilak 10, zapatua
08:30ean, ermitetatik kantu-birea Jubilatuen Elkarteagaz, jubiladuen txokoan hasita.
12:00etan, Paella txapelketea, txosnagune ondoko landan.
12:30ean, beteranoen arteko futbol partidua Urbieta zelaian, Gurutze Gorriak antolatuta.
Arratia-SD Amorebieta.
14:30ean, paellen aurkezpena.
17:00etatik 19:00etara, Umore euskalduna: Katiuska eta Katilu, Galtzagorri eta Zuztertxu Paella gunean.
18:30ean, Ostikada elektrotxarangea herrian zehar.
20:00etan, Luis Iruarrizaga abesbatza, Kultur Etxean.
22:00etan, kontzertuak: The Arratians, Skabidean, Trikizio eta Karibe mix.
Bagilak 11, domekea
Kuadrillen afarirako tiketak erosteko azken eguna.
12:00etan, gazteen eskupelota partiduak, Goiko Plazako frontoian.
17:30ean, Arantzarte eta Kittu taldeagaz kalejirea.
18:00etan, Arantzartegaz jantza emonaldia, Goiko Plazako frontoian.
Animau baserritar jantzita etortera!
Bagilak 12, astelehena
(Umeen eguna barraketan)
Herri bazkarirako tiketak erosteko atzen eguna.
10:00etan eta 11:30ean, Eneko eta Ixabel antzezlana, Kultur Etxean, Igorreko eskolako umeentzat.
17:00etan, ume eta gazteentzako jolasak Zaztaparrak asti taldearen eskutik, Lasarte parkean hasita.
19:00etan, Musika Eskolako konboen emonaldia, txosnagunean.
Bagilak 13, martitzena
10:00etatik 12:00etara, ume eta gazteentzako puzgarriak eta arpegi margoketea Panpotxen eskutik, Lasarte parkean. Jai Batzordeak eta AMEk antolatuta. 5. mailatik gorakoentzako jolasak Maratu gazte planekoakaz, Lasarte Parkean hasita.
12:00etan, bits-festa, Lasarte parkean (Umeak familiaren ardurapean egongo dira).
12:30ean, mezea. Ostean, Musika Eskolako trikitilariakaz kalejirea.
15:30ean, Mus Txapelketan izen-emotea, Bidebarrin.
16:00etan, Mus txapelketearen hasikerea. Ondoren sari banaketea, 1go eta 2.en bikoteentzat.
18:00etan, Jule antzezlana, Goiko Plazako frontoian.
Bagilak 14, eguaztena
16:00etatik 18:30etara, umeen play back, Lasarte parkean, Igorreko Guraso Elkartearen eskutik.
17:00etatik 19:00etara: Musika Eskolako emanaldia, Kultur Etxean.
19:00etatik 21:00etara, Zunba, txosnagunean.
Bagilak 15, eguena
(Umeen eguna barraketan)
17:00etan, neskatxien pala partiduak, Goiko Plazako frontoian.
18:00etan, Astrapalea Rock eskolearen emonaldia, txosnagunean.
19:00etan, karropoteoa, herrian zehar.
21:00etan, kuadrillen afaria, txosnagunean. Mozorrotuteko gaia: marrazki bizidunak.
Ostean, Bingo trabestia eta DJ Isma.
Bagilak 16, barikua
11:00etan, eskolako triatloia.
17:00etan, Saharauis en Arratia alkarteak egindako jakien dastaketea, txosnagune ondoko landan.
17:00etan, patata-tortilla txapelketea, txosnagune ondoko landan.
17:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak.
19:30ean, tortillen aurkezpena.
22:30ean, kontzertuak. Arene 6, J Martina eta Altxa Porru.
Bagilak 17, zapatua
09:00etatik 14:00etara, andrazko alebinen futbol txapelketea, Urbieta kirol zelaian.
14:00etan, herri bazkaria, eskoletako aterpean.
16:00etan, Bizkaiko Rugby txapelketea, txosna ondoko errugbi zelaian.
17:30ean, rally umoristikoa, eskoletan hasita.
19:00etan, herri kirolen emonaldia, Lasarte parkean, bagilak 19rarte, Igorreko Kultur Etxeko Erakusketa gelan, Gartzen Martínez Sagarna igorreztarraren, Herri argia Baserriko lanetik, gaurko kirolaldia argazki erakusketeari lotuta.
22:00etan, kontzertuak: Mumia, Kilimak, dj Jota Txo.
Bagilak 18, domekea
10:00etatik 14:00etara, puzgarriak eta jokuak kiroldegian, Gurutze Gorriaren eskutik.
14:30ean, jubiladuen bazkaria, eskoletako aterpean.
18:30ean, Gauargi taldeagaz erromeria AMEren eskutik, Lasarte parkean.
19:00etan, jubiladuen karta txapelketetako sari banaketea, Lasarte parkean. Bitartean, kuadrillen arteko sari banaketea online (Saria 200€ bonoetan). Bitartean, txokolatea AMEren eskutik, Lasarte parkean.