pastorala

Igorreko eskolako LH5eko ikasleek 'Arratiako tranbia eta Eulalia Abaitua' pastorala taularatuko dabe bihar

Asier Abrisketa 2023ko eka. 1a, 11:45

Arratiako bailararentzako tranbiak izan eban garrantzia azpimarratu, eta Eulalia Abaitua argazkilariak egin eban lana be balorean ipinten dau pastoralak.

Bihar, bagilak 2, Igorreko Lasarte Aretoan 17:30etik aurrera, Inazio Zubizarreta eskolako LH5 mailako 52 ikaslek Arkaitz Estiballes bertsolari zeanuriztarrak idatzitako pastorala aurkeztuko dabe: Arratiako tranbia eta Eulalia Abaitua. Sarrerea doban izango da, baina aldez aurretik be eskatu daitekez sarrerak Kultur Etxeko harreran.

Eulalia Abaitua XX. mende hasikerako argazkilari bilbotarra izan zan eta honen lanaren zati handi bat, Arratia eta arratiarrak erretratetea izan zan, harana ezeturazo eban holan. Arratiako Tranbia barriz, 1988 eta 1964 artean egon zan martxan eta garrantzi handikoa izan zan, Arratiaren garapenerako.

Hari bi honeek kronologikoki lotuta egin dau Estiballesek pastorala. Sasoi haretako ohitura, lan eta arratiarren zereginak jasoten dira antzezlanean, baita XX. mendeko gertakari esanguratsuenak be; gerrea, industrializazinoa zein landa eremu eta uriaren arteko dikotomia, tartean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!