auzoak

Astegoienean ospatuko ditue Gezalako jaiak

Asier Abrisketa 2023ko mai. 31a, 11:40

Pelikula emonaldiak, pailazo ikuskizunak, paella eta tortilla lehiketek eta Fan & Go taldeagaz erromeriak osotuten dabe, besteak beste, jai egitaraua.

Bagilaren 2an, barikua, hasiko dira Igorreko Gezala, edo Basauntz, auzoko jaiak. Lehen egunean, Nora (Lara Izagirre, 2020) pelikulearen emonaldia bakarrik egongo da baina zapaturako, egun osoko egitaraua prestatu dabe. Tortilla eta paella txapelketak, karta-jokoak eta erromeria egongo dira, bai eta umeentzako tailer eta pailazo ikuskizuna. Jaiak, iluntzeko parrilladeagaz amaituko ditue.

Bagilak 2, barikua
  • 21:30ean, Nora filmaren emonaldia plazan. Ikusleen artean txokolatea eta bizkotxoak bananduko dira.
Bagilak 3, zapatua
  • 11:30etik 12:00etara, Paella eta Tortilla lehiaketetarako izen-emotea.
  • 12:00etan, umeentzako tailerrak.
  • 14:00etan, tortillen aurkezpena.
  • 14:30ean, paellen aurkezpena.
  • 16:00etan, Briska eta Mus txapelketetarako izen-emotea.
  • 16:30ean, Briska eta Mus txapelketak.
  • 17:00etan, Antxo eta Pantxa pailazoen Gurekin konektatu umeentzako ikuskizuna.
  • 19:30ean, erromeria Fan & Go taldeagaz. 

Ostean parrilladea bertan dagoan jentearentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!