musikea

Jantza eta musika gaskoia dakar Eingok Igorrera

Asier Abrisketa 2023ko mai. 31a, 10:50
Clica DrĂ²na taldeko Aina eta Dani.

Clica Dròna taldeko Dani eta Ainaren musikeagaz egingo dau Eingo taldeak jantza tailerra eta jantzaldia, eguen arrastian Beheko Plazan.

Bihar, bagilak 1, Eingo taldeak Gaskoniako musika tradizionalaren inguruko tailer eta jantzaldia egingo dau, Clica Dròna taldeko Dani eta Ainagaz; DANIAINA, Gaskoniako aireak da saioaren izena. Guztiz doban, eta izena emoteko beharrizan barik hurbildu ahalko da jentea bihar 18:00etatik aurrera, 21:00etan amaituko da jantzaldia. Igorreko Beheko Plazan egingo da printzipioz, baina euria egin ezkero, Dimako frontoian egingo da saioa.

Clica Dròna gaskoi kulturea buztartuteko DAHU kolektiboaren parte be bada eta Adrianek, Danialek eta Ainak osotuten dabe taldea, musika tradizionalaren bitartez jentea jantzan ipinteko helburuagaz. Holan definiduten dabe euren burua: "Jantza ainguratu baten esperimentazinoa, batzuetan basatia batzuetan etxekotua, kontrabandista gaskoien urratsetan garatua".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!