Kiñu gztx

Sabadell Bankua barriro saiatuko da Kiñu Gaztetxea hustuten

Asier Abrisketa 2023ko mai. 31a, 10:00

"Errepresinoaren gainetik laster ipiniko dogu martxan, kalean zein epaitegietan, Kiñu defendiduteko burrukea".

Igorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladeak atzo argitarautako komunikau batean baieztau eban, barriz jaso dabela Sabadell Bankuak gazteen kontra ipinitako salaketa. Beraz, martxan dago barriro Garben gazteek daukien eraikin okupatua hustuteko prozesu judiziala. Epaiketea 2022ko aprilean egin zan, baina Sabadell Bankuaren abogatuak ez ziran epaitegira bertaratu: "Herritarrontzako justiziak ez dau bigarren aukerarik emoten, bai antza espekulatzaileentzako".

Eraikinaren balio ekonomikotik harago, Kiñuko asanbladeak dino euren proiektu soziala garatuteko daukien lekua hustuteko arrazoia, euren jarduna dala: "Gazteon antolaketa independientea eta kultura alternatiboaren garapena merkadu-logiketatik kanpo landuten dogulako da".

Asanbladeak azaldu dauanez, oin, “errepresinoaren gainetik, laster kalean zein epaitegietan”, Kiñu Gaztetxea defendiduteko burrukea abiatuko dauala, oindino deialdirik iragarri ez dan arren. Gainera arduratuta agertu dira, Igorreko Udal Gobernu barriak bost udaltzain ipinten baditu, Ertzaintzagaz pasau izan dan moduan, euren jarduna oztopatu dagielakoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!