Aurten be egingo dira Igorreko Udalekuak, ohikoa danez, bost asteko iraupenagaz eta LH6. mailara arte dagozan umeek emon ahalko dabe izena. Zaztaparrak Asti Taldeko begiraleek gidatuko dabez udalekuok eta zabalik dago izen-emotea, maiatzaren 29ra arte, astelehena. Izena emon dabenen artean, maiatzaren 31n egingo da zozketea eta hurrengo egunean argitaratuko da behin-behineko zerrendea. Gero, ordainketea egiteko tartea egongo da, bagilaren 8ra arte. Behin-betiko zerrendea bagilaren 14an urtengo da.
Udalekuak bagilaren 26tik garagarrilaren 28ra izango dira eta urtero lez, izena asteka emoteko aukerea be badago. Asteko prezioa 30 eurokoa da ume bakotxeko; 25 euro neba-arreba biren kasuan eta 20 euro hiru edo gehiago badira. Aukeraketea egin eta izen-emotea egiteko, igorre.net webgunean eredua deskargau eta beteta eroan behar da Igorreko Kultur Etxeko harrerara. Igorreztarrek izango dabe lehentasuna, baina plazarik egon ezkero, kanpokoek be hartu ahalko dabe parte.