urteurrena

Axular Kultur Elkarteak 37. urteurrena ospatuko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 26a

Bertso saioa Axular Herriko Tabernan, 2019 // Axular Kultur Elkartea.

Igorreko Axular Herriko Tabernan ospatuko da urteurrena: Axularren historiaren gaineko berbaldia, umeentzako jolasak, trikipoteoa, bertso-bazkaria, poteo musikatua eta kontzertuak egongo dira.

Asteon bete dauz Igorreko Herrikoa kudeatuten dauan Axular Kultur Elkarteak 37 urte eta hau ospatuteko, urteurren jaia egingo da zapatuan, hilak 27. Egun osoko jaia izango da, 11:00etan hasi eta gauera arte iraungo dauana. Axularren histoia ezetuteaz gain, egunez gozatu eta gaueko kontzertuakaz festa egiteko eguna izango da 37. urteurrena.

Programautako lehen ekintzea 11:00etan hasiko da, 1986. urtetik gaur arteko historia eta istorioak kontauko ditue Axular, 37 urte berbaldian. Bitartean, umeentzako jolasak be egongo dira. Berbaldia amaituta, eguerdian trikipoteoan urtengo dira hurreratutakoak herritik zehar eta bertso-bazkarirako bueltauko dira, 14:30ean, Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes-egaz.

Arrastian barriz, bozgorailua hartuta egingo dabe poteoa Igorreko tabernetatik. Gauez, Very Txarrak taldea egongo da eta Matxinadako dj-ak ostean. Lehenak Berri Txarrak taldearen bersinoak joten dauz eta bigarrenak, Zeberioko dj-ak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!