jantzak

La Glo Zirko eta Dantza konpainiak jantza bertikal ikuskizuna eskainiko dau Igorren

Bea Azpiri 2023ko mai. 23a, 16:55

Barikuan, hilak 26, 19:00etan, La Glo Zirko eta Dantza konpainiak Ensueño izeneko ikuskizuna eskainiko dau Igorreko Goiko Plazako frontoian.

Gloria Peon da La Glo Zirko konpainiaren sortzaile eta zuzendaria. Oin dala hamar urte hasi
zan espektakulu munduan modu profesionalean, batez be aereoetan. Jantzea eta zirkuaren fusinoa egiten dau bere lanetan. Ensueño La Glo Zirkoren hirugarren ikuskizuna da, Sacred
eta Cabaret izenekoen ostean. 

Sinopsia

Holan dino Ensueñoren sinopsiak: "Lo egiterakoan, gorputza hilda balego bezala geratzen da: ez dau ikusten, ez dau entzuten, ez dau sentiduten, ez dau konzientziarik, ezta perzepzinorik be. Gizakiaren ahalmenak inaktibo bihurtzen dira, baina espirituak bizi eta iraun egiten dau. Oindino gehiago, beraren gaitasunak sakonagoak bihurtzen dira, gorago hegan egiten dau, bere adimena handiagoa da. Gure bizitzaren ia heren bat lotan emoten dugu; fisikoki, ezin dogu amestu barik aurrera egin, oinarrizkoa da arnasea hartzea, edatea bezala. Ametsak nora joaten diran, desagertu, airean hegaz edota kolektiboan nahasirik geratu egiten diran jakitea ezinezkoa dogu". 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!