txirrindularitza

Sensazino "gazi-gozoakaz" amaitu dau Oskar Garrok Espainiako Txirrindularitza Paralinpiar Txapelketea

Asier Abrisketa 2023ko mai. 22a, 11:40
Euskal Selekzinoko taldekideak: Oskar Garro Antxia, Markel Alonso Cardama, Guillermo Prieto Hortelano MC4 mailakoa eta Ander Albisu Urresti,

Zapatuan erlojupekoa jokatu eban eta domekan zirkuituko lasterketea, bi probetan izan da laugarren txirrindulari igorreztarra. Oin, Espainiako Pistako Txapelketarako hasiko da beharren.

Oskar Garro Viveiron (Galizia) izan da astegoienean, Euskal Selekzinoagaz batera Espainiako Txirrindularitza Paralinpiar Txapelketea jokatuten. Proba bi izan ditu txapelketak: zapatuko erlojupekoa eta domekako lasterketea. Oingoan, podiuma zapaldu barik bueltau da Garro, laugarren egin baitau egun bietan. "Esaten dan moduan, gazi-gozoa izan baina pozik nago halanda be", azaldu deutso Garrok BEGITUri. Oin, Espainiako Pistako Txapelketea dauka buruan Garrok. Bagilaren bigarren asteburuan jokatuko da hau Valentzian eta horretarako dabil prestetan, belodromorako entrenamentu bereziakaz.

Zapatuko erlojupekoan, bost kilometroko zirkuituari bi bira emotea izan zan Garroren kategoriako, MC2, lasterkariek egin beharrko probea. "Sentsazino onakaz eta pozik" agertu da Garro, laugarren postuan amaitu eban. Domekan barriz, 21 kilometro eta 521 metroko positiboko zirkuituari buelta bakarra emotea zan plana baina antolatzaileek atzen momentuan aldatu eben probea, beraz, bira bi egin ziran. "Zirkuitu polita baina oso gogorra izan zan; atzen bueltea gogorra egin jatan eta hor egin eben aurrera besteek", azaldu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!