konzentrazinoa

Ehun persona inguru batu ziran atzo Igorren Orioko hilketa matxistea txarresteko

Bea Azpiri 2023ko mai. 19a, 09:50

Igorre eta Arratiako hainbat herritako ehun bat persona batu ziran atzo Igorren, Orion eraildako andrearen familiari alkartasuna adierazoteko eta hilketea txarresteko. Bildutakoek, “matxismoak hilten gaitu”. “Lurdes, gogoan zaitugu” eta “Gora borroka feminista” moduko aldarri eta salaketak oihukatu ebezan.

“Erailketa matxistarik ez” inoan pankarta baten atzean erantzun eutsien herritarrek Arratiako Mobimentu Feministeak eta Euskal Herriko Mundu Martxak egindako deialdiari. Ordu erdiko bilkurearen ostean komunikadua irakurri eben. 

Han, Orion eraildako andrearen ingurukoei babesa erakusteaz gainera, hedabide batzuetan eta sareetan egindako irudien erabilerea salatu eben. Indarkeria matxistea sistema heteropatriarkalaren ondorioa dala adierazo eben eta sistema horregaz amaitu beharra aldarrikatu eben. Sistemea aldatuteko bidea feminismoa dala be esan eben eta horren barruan autodefensa feministearen garrantzia adierazo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!