Gartzen Martinezen herri kirolarien argazkiak ikusgai dagoz Igorreko Kultur Etxeko erakusketa gelan

Asier Abrisketa 2023ko mai. 18a, 18:00

Gartzen Martinez Sagarna igorreztarraren Herri argia - Baserriko lanetik, gaurko kirolaria izeneko argazki erakusketea dago Igorreko Kultur Etxean. Atzen 5 urteotan, herri kirol txapelketetan eta kirolariakaz argazki saioetan egindako 8.000 argazki ingurutik, 24 aukeratu ditu argazkilariak erakusketa honetarako. Baserriko zereginak, apustu eta desafio bitarte, kirol bihurtu eta mantenidu dirala erakusten dabe irudiok. Dana dala, “personea da balioa daukana eta persona horren mamia, eta zergaitik egiten dauan egiten dauana” be erakusten dabe argazkiok. 

Erakusketan agertzen diran kirolari guztiak apartekoak badira be, asko Arratia ingurukoak dira; Aitzol Atutxa, Irati Astondoa, Pabi Astondoa, Tubi Bustinza eta Jon Loiola, berbarako. “Bertoko gehienontzat ezaguna dan mundu horretako kirolari eta personaiei argi apur bat ekarri eta eurak eta ikuslearen artean zubi bat eregi gura izan dot” azaldu deutso Martinezek BEGITUri. Horrezaz gain, Astrid Villanueba Mexikoko idazle eta ikertzailearen laguntzea izan dau proiektuaren tesia garatuteko eta Ibon Iza dimoztarrak, irudiei eskainitako bertso batzuk egin dauz. Ekarpen honeek be ikusi daitekez erakusketan.

Bagilaren 19ra arte egongo da Igorren, Herri argia - Baserriko lanetik, gaurko kirolaria erakusketea eta honegaz lotuta, bagilaren 17an herri kirolen erakustaldia egingo da Igorren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!