aurkezpena

Igorre Zabaltzen aplikazinoa aurkeztuko dau gaur Udalak

Asier Abrisketa 2023ko mai. 17a, 11:20

Kultur Etxean, 18:30ean egingo da udaletxeko zerbitzuak eta herriari buruzko informazinoa batuko dauzan mobikorrarentzako aplikazinoaren gaineko aurkezpena.

Igorreko Udalak, telefono mobikorretan deskargetako Igorre Zabaltzen aplikazinoa ipini dau martxan eta herriari honen erabilerea azalduteko, aurkezpena egingo da gaur, hilak 17, Kultur Etxean 18:30ean. App-ak hainbat gauza batzean ditu.

Tartean, udaletxetik zabaldutako abisuak (obrak, kale mozketak...) erakusten ditu eta norberak abisuak emoteko aukerea emoten dau, mapa batean. Igorreko ekintzen agendea eta atzen notiziak be batuko ditu aplikazinoak. Beste alde batetik, Udalaren egoitza elektronikoa eta bertan egin ahal diran gestinoak be batzean dauz, bakotxaren ordainagiriak berbarako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!