eskolea

"Kolorez jantzi dagigun Igorre" lemapean, azoka solidarioa eta auzolana egingo dabez Igorreko eskolan

Iñigo Irua 2023ko mai. 17a, 11:00
Pasau dan urteko edizinoko auzolana, eskolako hesian margoztuten.

Azokan aterako daben diru guztia, Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak talderako izango da. Euren proiektuan migratzaile eta gudatik iges egiten daben errufujiaduei laguntzea eskaintzen jakie.

Maiatzaren 19an, barikuan, arrastiko 16:30etik aurrera, Inazio Zubizarreta Eskolako Hezkuntza Komunitateak; hau da, IGEk, ikaslegoak eta Hezkuntza taldeak, Azoka solidarioa egingo dau eskolako patioan. Auzolanean hainbat gela margoztuteko deia be egin dabe antolatzaileek. Eskolako 6. mailako bertsolariek emongo deutsie hasikerea, jaia eta lana batzean dauan ekitaldiari. Proiektua, batez be Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak atera dabe aurrera.

Barikuan, eskolan bertan batu dabezan bigarren eskuko gauzak (liburuak, jolastailuak, osagarriak...) eta gelan, Plastika saioetan, eskuz eginiko gauzak saltzeako egongo dira. Honetaz aparte, ule-apainketea, atzazalak eta arpegia margozteko aukerea izango dabe txikitxoenek, donazino txiki baten truke. Meriendetako eureak eginiko jana (bizkotxoak, tartak, gailetak...) be salduko dabez.

Edizino barri honetan, AMEgaz (Arratiko Merkatarien Elkartea) hartu-emonetan ipini dira eta herriko merkatariei ahal daben neurrian, parte hartzeako eskatu deutsie. Bildutako guztia saltzean ipiniko dabe merkadu horretan. Edozein donazino (produktu solte, zerbitzu edo janari/edari-balea) baliogarria izango da arrasti horretan errifauko dabezan otzarak beteteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!