FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia A taldeak Ohorezko Mailan jokatuko dau datorren denporaldian

Iñigo Irua 2023ko maiatzaren 15a

Atzo, maiatzak 13, Urbietan Gallarta A taldearen kontra jokatutako partidua husna bardindu baeban be, matematikoki mailaz igotea lortu dau Igorreko taldeak.

Zapatu arrastian jokatu eban Arratia A taldeak Gallarta A taldearen kontra eta husna bardindu eban etxean. Halanda be aurkarien emaitzek mailaz igotea ahalbidetu dabe.

“Zorionak familia honetako kide zarien jokalari guztioi, igoerea guztiona dalako” adierazo eban Pedro Ormazabal Arratia futbol taldeko presidenteak sare sozialetan. Arratia lider dago 65 puntugaz. Datorren partidua Apurtuarte taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 20an arrastiko 15:45ean.

Gazteak be Ohorezko Mailara

Arratiako gizonezkoen Gazteak mailako taldeak be mailaz igotea lortu dau, atzo jokatu eban denporaldiko atzen partidua Urbietan eta 1-0 irabazi eban talde arratiarrak Galea A taldearen kontra. Ligea amaituta Arratiak 75 puntu lortu ditu eta bigarren postuan gelditu dan Sestao River A taldeari 13 puntu atera deutsaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!