igorreko eskola

Eskola komunidadea barriro urtengo da bosgarren sukaldariaren aldeko protestara

Asier Abrisketa 2023ko mai. 12a, 11:05

Gaur, barikua, 16:30ean lapikokada zaratatsua egingo da Igorreko eskolako patioan, Jaurlaritzeak bazkaltiar eta sukaldarien ratioa errespetatzea eskatuteko.

Igorreko Inazio Zubizarreta eskolako jantokian bost sukaldari egon ohi dira, baina aprilaren 16tik aurrera, lau sukaldarigaz dabiz beharren. Holan, Guraso Elkarteak pasau dan barikuan salatu eban egoerea, bazkaria kalean eginda. Orduan, 178 umeren familiak batu ziran protestara orduan eta gaurko be egin dabe deialdia. Gaur, hilak 12, 16:30ean lapikokada zaratatsua egingo da eskolako patioan.

Guraso Elkarteko Eider Aldapek BEGITUri azaldu eutsanez, "jantokian 350 bazkaltiar inguru dagoz, beraz, ratioz bost sukaldari egon beharko ziran baina gaur-egun lau dagoz". Eskolako zuzendaritzea Hezkuntza sailagaz ipini zan kontaktuan eta honeen erantzuna izan zan, ratiotik kanpo geratzen ziran hamabost umeei, dieta berezidunak, catering zerbitzua emongo jakiela. Holan, "sukaldariek jasoten daben lan karga gehigarria" eta "neurri diskriminatzailea" salatu eta "eskola publikoak merezi dauan kalidadea" aldarrikatuteko, protesta zikloa abiatu dabe.

Igorrekoa ez da kasu isolatua, sukaldariren baten faltan geratu diran beste 21 eskola dagoz Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidegoan barriz, 34 dira guztira. Holan, bai jantokietako arazoa bai Igorreko Guraso Elkartearen aldarrikapenak, Eusko Legebiltzarrera be heldu ziran Ikoitz Arrese legebiltzarkidearen eskutik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!