Zinegoak, LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, 20. urteurrena ospatuteko Bilbon jaialdia bagilaren 26tik garagarrilaren 1era bitartean izango bada be, herrietan maiatzean eta bagilean izango dira film labur emonaldiak. Igorren, oingo barikuan, hilak 13, 20:00etan, sei film egongo dira ikusgai.
Maider Oleagaren Irrits, Marta Nietoren Son, Eduardo Wahrhaftig-en Dating Internet Strangers, Alejandra Buenoren Ezohikoak, Isa Luengo eta Sofia Esteveren Perpetua felicidad eta Raul Barrerasen Arnasa dira Zinegoak-ek Igorrera ekarritakoak.
Zinegoak Hedapena
Herri txikietako LGTBIQ+ komunidadera ailegetako helburuagaz sortu zan Hedapenak izenpean, jaialdia herrietara hurreratzeko sail hau. Aurten, 44 herritan (Arabako herri bi; Bizkaiko 18; Gipuzkoako 19 eta Nafarroako 5) egongo da jaialdiko sail honetako filmak ikusteko aukerea; tartean, Igorren maiatzaren 22an eta Zeberion, bagilaren 28an.