errugbia

Rugby Eguna ospatuko da zapatuan San Txismen

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 10a

Andrazkoen zein gizonezkoen errugbi partiduak jokatuko dira 13:00etatik aurrera eta gero, musikea eta trikitilariak egongo dira jentea Igorrera mobidu aurretik.

Maiatzaren 13an, zapatua, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak Rugby Eguna ospatuko dau Igorreko San Txisme zelaian, 13:00etatik aurrera. Lagun-arteko errugbi partiduak ikusi eta San Txismeko giroagaz gozatuteko aukerea izango da, musikea eta trikitilariek girotuko dabe jaia eta. Gero, Igorren segiduko dau festak.

Hasteko, andrazkoen partiduak egongo dira, oindino ebazteko dago bat edo bi izango diran. Izan be, Getxo B eta Urgorrio taldeak datoz, baina Ordizia eta Mungiatik, batzuk bakarrik. Dagoan jokalari kopuruaren arabera egingo dira taldeak. Gero, 15:00etan hasiko da gizonezkoen partidua, Gaztedi B eta Arratiko Zekorrak-en artekoa. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!