Hil honetako Igorreko Zinekluba maiatzaren 11n izango da, eguena, 20:00etatik aurrera eta proiektauko dan pelikulea, Teona Strugar Mitevskaren 2019ko Dios es mujer y se llama Petrunya da. Mazedoniako herri bateko lehiaketa tradizional bat irabazten dauan andra baten istorioa dakar filma pantailara, gizonentzako bakarrik dan lehiaketea hain zuzen be.
Holan, antxinako kode moral eta sozialen eta andrak gizarteratzearen arteko gatazka bat kontetan da. Izan be, lehiaketan abade batek kurutze bat botaten dau uretara eta hau topetan dauanak, zorte ona izango dau bizitzan. Beti izan dira gizonak parte-hartu dabenak baina oingoan, Petrunyak (Zorica Nusheva) hartu dau kurutzea. Zelan da posible andra bat ausartzea gizonek egiten dabena egitera eta gainera arrakastea izatea?