txirrindularitzea

Oskar Garro lehena izan da Leonen

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 8a

Holan, matematikoki irabazita dauka daborduko Espainiako Kopa, garagarrilean Galizian jokatuko dan lasterketa baten faltan.

Oskar Garro txirrindulari igorreztarra operazino eta osteko errehabilitazino luze baten ostean, bueltan dago txapelketa ofizialetan. Bueltan eta irabazten, izan be, daborduko bada matematikoki Espainiako Kopako irabazlea; lasterketa bat faltau dan arren. Atzen lasterketea atzo, hilak 7, jokatu eban Villa de Bembibreko (Leon) zirkuituan eta bere kategoriako lehena izan zan, hamar birak 01:02:00ko denporeagaz eginda. Atzetik izan eban Paulino Fernandez, hiru minutuko aldeagaz.

Espainiako Kopa amaituteko, lasterketa bakarra dauka faltan Oskar Garrok, matematikoki irabazlea dan arren. Hau, garagarrilaren 15ean jokatuko da Larachan, Galizian. Baina aurretik, Garrok azaldu dau bere helburu nagusia hamabost egun barru Euskadiko selekzinoagaz jokatuko dauan Espainiako Txapelketarako prestatzea dala, hau be Galizian izango da, Viveron.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!