Domekan, maiatzak 7, Igorreko Lasarte Aretoko asteroko zinema saioan beste pelikula bi proiektauko dira: Lau ahizpa magikoak 17:00etan eta 20.000 especies de abejas, 19:30ean. Domekero lez, Kultur Etxeko takillea lehenengo pelikulea hasi baino 45 minutu arinago zabalduko da eta internet bidez be lortu daitekez sarrerak.
Jente gehien hurbilduko dan pelikulea, duda barik, 20.000 especies de abejas izango da. Bai zuzendaria, Estibaliz Urresola, bai aktoreetako asko dira euskaldunak, Sofia Otero hamar urteko umea tartean, Berlinale zinema jaialdiko Zidarrezko Hartzaren irabazlea. Urrezko Hartza irabazteko izendatuta be egon zan pelikulea eta Malagako Festibalean, sari bi jaso ebazan: film onena eta antzeztaldeko aktore onena (Patricia Lopez Arnaiz).
Pelikuleak, ume transexual baten istorioa kontetan dau, Coco izenekoa. Berak ez dau ulertuten zer dala-ta ez dan besteek espero dabena. Aitor deituten deutsee baina bera ez da izen horregaz identifiketan. Ama be, Ane, krisi profesional eta sentimental bat sufriduten dabil eta udan familia osoa joango da amama eta izikoaren etxera. Erle eta ezti artean, adin desbardinetako andra eta neska honeek batera egingo deutsee aurre bakotxaren bildurrei.